2017(e)ko urriaren 16(a), astelehena





 Resultado de imagen de libro
IRAKURKETA PROZESUARI DAGOZKION ARIKETAK:



Irakurri baino lehen:

  • Ikasleek alfabeto ezagutzen dute eta baita beraien errepresentazio grafikoak ere.
  • Ikasleek hitzen soinuak entzun, identifikatu eta manipulatzen dituzte.
  • Ikasleek letren konbinazioa eta haien soinuaren arteko konexioa ezagutzen dute.
  • Ikasleen hiztegia garatzen da hitz ezezagunen azalpenak emanez.
  • Ikasleek testuarekin lotura duten materiala irakurri eta ikusten dute.
  • Aurre ezagutzak aktibatzea.
  • Hipotesiak egiten dituzte irakurriko dutenari buruz.


Irakurtzean:
  • Ahots gora, ikasleek liburuan dagoena entzuten dute aktiboki.
  • Ahots goran pentsatzea, irakurtzen dauden bitartean pentsatzen dutena adierazten dute.
  • Galderak planteatu.
  • Ikasleek  testu bati buruz nola erreflexionatu ikasten dute talde txikietan.
  • Ikasleek erreflexionatzen duten irakasleak irakurtzen duen bitartean.
  • Ikasleek hipotesiak egiten dituzte irakurri ondoren, beraien hipotesiak onartu edo ezeztatzeko
  • Ikasleek literaturaren ikasketetan parte hartzen dute; irakurketa ahots gorantz…
  • Ikasleek beraien liburuak aukeratzen dituzte.
  • Forma independienteetan irakurri eta gero, taldeetan bildu, ideiak konpartitzeko.
  • Irakurketa norberak isilean egin.

Irakurri ondoren:
  • Zatirik garrantzitsuenak laburtu edo parafraseatzen dituzte.
  • Irakurri dutena ahoz kontatzen dute.
  • Informazioa elkarbanatzen dute irakurri dutenaren arabera edo entzun dutenaren arabera.
  • Gogoratzen dutena espresatzeko argazkiak erabiltzen dituzte.
  • Bakoitzak gehien gustatu zaion zatia zein den besteei azaltzen die.
  • Irakurketan azalduta ez dagoen zerbait azaltzeko ikasleek idatzizko edo irudizko klabeak erabiltzen dituzte.
  • Jakintza berriak garatzeko beste irakurgai batzuetatik abiatzen dira.
  • Debate bat eginez bakoitzak bere iritzia ematen du eta ideiak garatzen dituzte.
  • Azterketa baten bidez haien ulermena ebaluatzen da.
  • Ikasleek proiektu bidez egiten dute lan ikasi dutena azalduz.




IDAZKETA PROZESUARI DAGOKION ARIKETAK:

Resultado de imagen de escritura
Idatzi baino lehen:
  • Ikasleek idatzi behar dituzten gaiak apuntatzen dituzte.
  • Ideien arteko ideiak apuntatzen dituzte.
  • Ikasleek eskema batzuk sortzen dituzte.
  • Ikasleek argazki mentalak sortzen dituzten idatzi baino lehen.
  • Idazten hasten dira.
  • Sarrerak idazten dituzte ideia asko lortzeko.
  • Gai batzuk lantzen dituzte.
  • Planifikatzeko sistema egokiak erabiltzen dituzte idazketari buruz hausnartzeko.

Idaztean:
  • Ikasleek zirriborro bat egiten dute idatziko dutenaren inguruan.
  • Ikasleek beraien idazlana hobetzen dute xehetasunak ezarriz eta informazioa organizatuz, aldatuz edo borratuz.
  • Ikasleek ortografia eta gramatika hobetzen dute.
  • Ikasleek gainontzekoei hobetzeko ideiak ematen dizkiete.
  • Irakasleekin elkartzen dira idatzitakoa nola hobetu jakiteko.

Idatzi ondoren:
  • Ikasleek ahoz elkarbanatzen dute idatzitakoa.
  • Beraien idazlanak publikatzen dituzte.
  • Gainontzekoen lanak ebaluatzen dituzte eta nola hobetu dezaketen esan.
  • Elementu textual eta bisualak konbinatzen dituzte beraien idatziak gainontzekoen aurrean aurkezteko.
  • Ikasleek beraien lana bideo bidez interpretatzen dute.


JARDUERAK:
  • Ikasleek bakarka ipuin bat irakurri ondoren, talde txikietan banaturik bakoitzak bere ipuina azaldu beharko die gainontzekoei. Gero, bakoitzak bere ipuinaren laburpena egin beharko du.
  • Ikasleak taldeka banatuko dira. Talde bakoitzeko kide bakoitzari ipuin zati bat emango zaio, eta hauek ipuina osatu beharko dute zatiak ordenatuz.

2017(e)ko urriaren 12(a), osteguna

WEB 2.0


Web 2.0-k merkatu globalaren mugimendu guztiei modernitate eta berrikuntzaren marka eransten die. Batzuek marketin soil bat dela uste dute baino moda bat baino gehiago da. Web tradizionalaren Web 1.0ren (non erabiltzaileak informazioa jaso besterik egiten ez zuen) aurka sortu zen. Garrantzitsua da esatea kontzeptu bat dela eta ez produktu berri bat. Honek, irakurketa saretik irakurketa eta idazketa sarera eraman gaitu; hau da, informazioa kontsumitu eta transmititzeko aukera eman du.
Ezaugarriei dagokienez, sarea plataforma gisa erabiltzea, konposaketa eta programaketa arintzea, Software-a zerbitzu moduan erabiltzea, adimen kolektiboaz baliatzea, denok egile izatea eta argitaratzeko aukera izatea eta edukien kudeaketa dira. 
Gainera, esan beharra dago, modu ezberdinetan parte hartu dezakegula; indirektoa, kolaborazioa eta instrumentala. 
Amaitzeko, esan beharra dago Web 2.0ren aportazioak hezkuntzan zazpi puntu hauetan banatzen direla:

  •   Edukietan produkzio indibiduala.
  •   Komunitatearen botereari probetxua atera.
  •   Zerbitzuen parte hartzeari probetxua atera.
  •   Erremienta sinpleen eta intuitiboen erabilpena, ezagutza         teknikoak jakin gabe.
  •  Zabaltzea: lana egitea estandare irekiekin.
  • Gai batekiko ikaste komunitateak sortuSare efektua --> Banakako lanetik kolektibora berdinen

HIZKUNTZA ETA LITERATURAKO KONPETENTZIA




-Testuak osatzeko eta aurkezteko tresna digitalak erabiltzen dira.

Resultado de imagen de idiomas-Teknologia digitalari esker, komunikatzeko era berriak agertu dira, baita testu-genero berriak ere.

-Teknologiaren aurrerapenari esker, beste hizkuntza eta kultura batzuekin errazago komunikatzeko aukera dago haiekin harreman zuzena izateko eta haiengana hurbiltzeko.

ARTERAKO KONPETENTZIA

Resultado de imagen de arte
Arterako konpetentzia eskuratzeko bitarteko dira komunikazio-truke askotarikoak baliatzea, komunikaziorako arauak erabiltzea, komunikazio-prozesuak azaltzea eta ikasgaiaren hiztegi espezifikoa lantzea.



Konpetentzia honen helburua zera da; balio estetikoa duten mezuak sortzeko erabiltzea hizkuntza teknologiko-digitala eguneroko bizitzan, eta teknologiaren erabilera horiek baliatzea soinu eta ikusizko informazioaren lotutako pentsamendu-prozesuetan.

2017(e)ko urriaren 10(a), asteartea

ZIENTZIARAKO KONPETENTZIA


Resultado de imagen de laboratorio
Ikasleak era guztietako tresna digitalak erabiltzeko gai izan behar dira eta lehentasuna eman behar diete zenbait baliabide tradizionalen gainetik. Lana kolektiboan eta ikerketa birtualak egin ahal izatea proposatu behar du ikastetxeak. Honi esker, sorkuntza, irudimena eta asmakuntza garatzen dute. Baina, ahaztu gabe hainbat programa erabiliko direla funtzio desberdinak emateko haurrei eta emaitza desberdinak lortzeko.

KONPETENTZIA SOZIAL ETA ZIBIKOA


Resultado de imagen de corro de niños

Konpetentzia honek komunikatzen eta besteekin hitz egiten laguntzen du. Beste kulturekiko errespetua eta haiek aintzat hartzea, errespetua eta esteriotipoak landuz.
Informazioak garrantzi handia dauka konpetentzia honetan eta informazioa lortu eta komunikatzeko ekintzez baliatu.

KONPETENTZIA MOTORRA


Gorputz hezkuntzak komunikazio-harreman ugari lantzen ditu ikuspegi ludiko batetik. Gainera, bizipenetan oinarritzen da eta testuinguru eta egoera askotaritakoak aurki ditzakegu.

Resultado de imagen de educacion fisicaAskotan taldean egiten da lan, eta honek, konpetentzia motorra lantzeaz gain, komunikazio trebetasunak ere lantzen ditu. Beraz, esan daiteke gorputz hezkuntzako klase orduetan hainbat konpetentzia lantzen direla.

Buukatzeko,Jolasteko, kirolean aritzeko eta adierazpen dramatiko eta korporalak lantzeko, ezinbestekoa da gorputza jokabide motor baten arabera mugitzea, eta ikasleak, jarduera horiek egiten dituenean, zer emozio bizi dituen identifikatu eta ulertu behar du, eta hitzezko eta hitzik gabeko baliabideez komunikatu behar ditu. Ikasleak, era berean, komunikazioak lantzean eta besteri entzutean, gainerako pertsonen emozioak hauteman behar ditu. Alde horretatik, pertsonekiko harreman emozionalak ezarri behar ditu, egoerak beste ikuspuntu batetik hautemateko eta gatazketan erabakiak hartzen lagunduko duten helburu komunak garatzeko.

KONPETENTZIA DIGITALA TEKNOLOGIARAKO KONPETENTZIAN


Resultado de imagen de macbook tumblr


  • Hizkuntza teknikoaren oinarrizko kodeak behar dira, teknologia ulertzeko.
  • Arazo teknologikoei irtebidea emateko konpetentzia digitala beharrezkoa da. 
  • Ikaskuntzak sendotzeko eta besteei adierazteko laguntzen du. 

KONPETENTZIA DIGITALA MATEMATIKARAKO KONPETENTZIAN



Resultado de imagen de zenbakiak idatzi
  • Jarduerak aurrera eraman ahal izateko, ariketak ulertu, pentsatu eta hausnartzeko aukera ematen du. 
  • Lankidetza-sareak sortzeko auekra, ikasleek elkar lagundu ahal izateko.
  • Informazioa bilatu, hautatu, bildu eta prozesatzen laguntzen du. 

2017(e)ko urriaren 9(a), astelehena

IKT-EN GARRANTZIA IKASGELAN


Resultado de imagen de IKT A GELAN

Ariketa honen bitartez, haurrak IKT- ak erabiltzen ikasiko du eta baita hauek erabiltzearen garrantzia azpimarratuko du. Ariketa ondoko hau da: haurrak matematikako ikasgaian batuketak egiten ikasten ari direla eta, IKT moduan, arbel digitala erabiliko dugu. Ikasle bat arbel digitalera aterako da, bitartean, gainontzeko ikasleak bi zenbaki esango dizkiote. Ikasleak esandako zenbakian arbel digitalean idatzi beharko ditu eta ondoren, batuketa idatzia dagoenean, egiten jakin beharko du. Ariketa ikasgela osoaren artean egingo da, izan ere, haur guztiak banan banan aterako baitira arbelera.

IKT-KIN LANA EGITEN LEHEN HEZKUNTZAN. ARIKETA

Lehen Hezkuntzako etorkizuneko irakasle bezala ikt-ak lantzen diren ariketa proposamen bat egingo dut jarraian. Lehenik eta behin, ikasleak binaka jarriko ditut ordenagailu gelan. Jarraian, bikote bakoitzak -sormena landuz- edozein programa erabili ahalko du irudi elaboratu eta original bat egiteko. Hau egiteko ordu erdi inguru edukiko dute eta denbora bukatutakoan, binaka igo beharko dute Google+-ean sortu dudan komunitatera irudia eta jarraian, irudi gutzietatik originalena zein den bozkatuko dute bikoteek beraiena bozkatu ezin dutelarik. Horrela, plataforma digitalak erabiltzen hasiko dira Lehen hezkuntzako 1.zikloko ikasleak.



Resultado de imagen de DIBUJOS EN EL ORDENADOR

TEKNOLOGIA ERABILIZ, EGIN DEZAGUN JARDUERA BAT!

Kaixo.
Gaurko lehenengo lana jarduera bat prestatzea da, eta bertan, teknologiaren erabilera agertu behar da.

JARDUERA:
LHko 4.mailan euskara arloan egiteko jarduera da pentsatu dudana. Ikasleek taldeka jarriz, beraiek asmatutako ipuin bat kontatu beharko dute, hori bai, irakasleak bideo kamera erabiliko du eta grabatu egingo die (gurasoaren permisuarekin). Gero, grabazio hori jarriko die  ikasleei, baina haurren ahotsa soilik entzungo dute. Ipuinaren grabazioa bi aldiz entzun eta gero, gainontzeko ikasleek galdera sorta bati erantzun beharko die, arbel digitala erabiliz.

IKT-AK LANTZEKO JARDUERA LH-N

Egun on guztiei!

Jardueraa honen bidez, IKTak ikasgelan hartuko duten garrantziaz ohartuko dira umeak. Ariketa hau proposatuko diodan taldea 4.maila izango da.

Horretarako, naturako ikasgaiko lehen gaia bukatzean, irakasleak galdera sorta bat osatuko du hainbat erantzun posibleekin. Ondoren, haur bakoitza ordenagailu bakoitzean jarriko da eta Kahoot aplikazioarekin, galderei erantzuna eman beharko diote. 

IKT-ak LANTZEKO JARDUERA

Kaixo guztioi!!!

Hemen usten dizuedan ariketa honi esker, gure ikasleek hainbat konpetentzia garatu ahal izango dituzte eta batez ere konpetentzia digitala.

ARIKETA:

Jarduera honen bitartez, gure LH5eko ikasleek, natur zientzietan gogokoen duten gaia aukeratu ahal izango dute (izaki bizidunak, ugalketa, giza aparatu eta sistemak, eta abar.). Horrela, interneten, gai horri buruzko informazioa topatu beharko dute eta ondoren horren azalpena emateko bideo bat egin. 

Bertan, beraiek agertu daitezke edo gehien atsegin duten moduan eman beharko dute azalpena: marrazki bidez, eskema bat eginez eta hori grabatuz, eta abar.

Ondoren, bideo hori irakaslearekin banatu beharko dute nahi duten moduan, gmail bidez, drive, USB...


2017(e)ko urriaren 8(a), igandea

IRAKASLEEN PRESTAKUNTZAREN LABURPENA

Irakasleek, beraien lana modu egoki batean egiteko, hainbat konpetentzia digital behar dituzte.  Klasean ikasi dugun bezala, 5 konpetentzia dira beharrezkoak eta oraintxe azalduko dizkizuet modu erraz batean zuek uler ditzazuen. Espero dut lagungarria izatea!!!

Lehenengo konpetentzia informazioarekin lotua dago. Oso garrantzitsua da irakasle batek informazio egokia eta fidagarria aukeratzen jakitea. Izan ere, gaur egun, "infoxikazio" asko aurkitzen dugu interneten, hau da, jende askok manipulatu dezake sareko informazioa, eta horregatik, askotan ezin dugu jakin informazioa fidagarria den edo ez. Bestalde, informazio asko aurki daiteke, baina dena ez dago guk behar dugun hizkuntzan. Beraz, irakasle batek jakin behar ditu hainbat baliabide erabiltzen beharrezko hizkuntzara itzultzeko. Hori gutxi balitz, askotan informazioa manipulatzen jakin behar da, hots, haurren adina eta beraien ulermen maila kontuan izan behar dugu informazio bat tranmititzerako garaian eta askotan moldatu behar dugu hauek uler dezaten. Beraz, oso garrantzutsua da irakasleak beharrezko baliabideak erabiltzea besteei informazio egokia transmititzeko.

Bigarrengo konpetentziari dagokionez, komunikazioarena da. Irakasle bat uneoro bere ingurukoekin kontaktuan egon behar da; bai bere lankideekin, ikasleekin eta ikasle horien familiekin. Goraxeago esan bezala, irakasleek etengabeko komunikazioa izan behar dute beraien ikasleekin eta beraiek ulertzeko moduko baliabideak erabili behar dituzte, irakaslearen informazioa erraz uler dezaten. Bestalde, gurasoak oso garrantzitsuak dira eta beraiekin komunikatuta egon behar dira; aurrez-aurreko elkarrizketak izanez, oharren bidez, gmailaren bidez, etab.

Edukiak sortzea izango litzateke hirugarren konpetentzia. Bertan, irakasleak transmititu nahi duen informazioa nola emango duen adieraztea izango da. Horretarako, beharrezkoa izango da berarentzat erabiliko dituen baliabideak ondo ezagutzea eta etekina ateratzea. Horrela, aurkezpenak egiteko programak, kalkuluak egitekoak, etab. aurrera eraman ahal izango ditu.

Laugarren konpetentzia segurtasuna da. Beharrezkoa da segurtasun neurriak hartzea, izan ere, informazio asko dago Interneten eta denak ez dira egokiak. Honekin, gure ordenagailuan edo beste edozein gailuetan birusak sartu daitezte. Beraz, beharrezkoa da erabiliko ditugun hardwar-eri antibirus programak jartzea.  Bestalde, gazteen artean, bereziki, oso beharrezkoak dira sare sozialak eta bertako pribatasuna haur askok ez dute ezagutzen eta ez dute argi izaten zer informazio jarri behar duten eta zein ez. Beraz, irakaslearen lana, guraso eta ikasleei jakinaraztea izango da zein informazio izan daitekeen egokia jartzea. Azkenik, interneten jartzen den informazioa gorde egiten da eta honek ondorio onak eta txarrak izan ditzazke. Beraz, kontuan izan interneten jartzen den informazio pertsonala, agian, etorkizunean eragina izan dezakeelako.

Bukatzeko, azken konpetentzia arazoak ebaztea da. Irakasle bat oso eguneratua egon behar da, nahiz eta bera irakaslea izan, egunerokotasuneko arazoei aurre egiteko gai izan behar da. Esaterako, ikasgelan edozer gerta daiteke, ordenagailuak ez funtzionatzea edota beste zerbait. Beraz, gai izan behar da irtenbideak ateratzeko eta bere saioarekin aurrera jarraitzeko. Hori baita irakasle on bat izatea, arazoei aurre egiteko gai izatea!

Beraz, kontuan izan behar ditu bost konpetentzia hauek eta IKTak oso garrantzitsuak bilakatzen ari dira hezkuntza mailan. Honekin ez dut esan nahi informatikari on bat izan behar duenik irakasleak, baina bai, arazoei aurre egiteko neurriko maila bat izatea egokia izango litzateke.

IRAKASLEEN KONPETENTZIA DIGITALAK

Kaixo!! Klasean landu dugun moduan, denok badakigu irakasleek hainbat konpetentzia digital behar dituztela. Hori dela eta, blogeko sarrera hau egitea bururatu zait, bertan, konpetentziak bost ataletan banatuta azaltzen ditut. Lagungarria egingo zaizuela espero dut!!!

1.- INFORMAZIOA:


Resultado de imagen de informaciĂłn Irakasleak informazio fidagarria aukeratzen jakin behar du, izan ere, “infoxikazio” asko daukagu inguruan, eta ondoren hori kudeatzen eta hainbat modutara haurrekin erabiltzen. Gainera, informazioaren ebaluazioa egiten jakin behar du; modu kritiko batean. Horretarako beharrezkoa da irakasleek jakitea hainbat programa dituztela bere esku eta hauen erabilera egokia egiten jakitea.


Gainera, bilatu nahi den informazioa ez bada nahi den hizkuntzan bilatzen eta beste batean bai, garrantzitsua da jakitea, hainbat tresna daudela hizkuntza batetik bestera aldatzeko: traduktoreak, hiztegiak, eta abar.


2.- KOMUNIKAZIOA:


Irakasleen komunikazioari dagokionez, hiru aspektu ezberdintzen ditugu: batetik, irakasleen artean dutena, bestetik ikasleekin dutena eta amaitzeko gurasoekin dutena.


Resultado de imagen de comunicaciĂłn
Ikasleekin hitz egiterako orduan, esan dezakegu lortu duten informazioa kudeatu eta eraldatu beharko dute ikasleek ulert dezaten; hau da, nahiz eta oso informazio interesgarria topatu, haurrek ulertzeko modura aldatu beharko dute.


Guraso eta gainontzeko irakasleekin hitz egiterako orduan, irakasleek, hainbat modu ezberdin dituzte; esaterako, gmail-a, Blog bat, whatsapp-a, sare sozialak, eta abar. Honekin esan nahi dudana da, beti egongo dela modu bat guraso eta gainontzeko irakasleekin kontaktua izateko eta interesatzen edo kezkatzen zaizkien gaiez hitz egiteko.

3.- EDUKIA SORTZEA:


Imagen relacionada Edukia sortzea, emango den informazioa nola eman pentsatutakoan egiten da.


Hau da, ikasleei, irakasleei edo gurasoei informazio bat ematerako orduan erabiliko diren baliabideak izango dira lagungarri prozesu hau aurrera eramateko. Esaterako, aurkezpenak egiteko hainbat programa (prezi, power point, CmapTools, OfficeTimeline, eta abar), kalkulu orriak (excel), bideo bat (youtube), eta abar.
Prozesu hau aurrera eramatean, garrantzitsua izango da irakasleak programa guztien erabilera eta aukerak zeintzuk diren jakitea eta software hauei probetxurik handiena ateratzea izango da helburua.


4.- SEGURTASUNA:

IKT bat erabiltzean, oso garrantzitsua da zein arriskurekin topo egin dezakegun jakitea.


Batetik, softwar-ari kalte egin diezaieken birus informatikoekin topatu ahal izango gara. Hau ekiditzeko, beharrezkoa izango da gure ordenagailu edo hardwar-ari antibirus programa bat jartzea. Horrela mota hauetako arriskuez jakinarazten digu.


Imagen relacionadaBestetik, internetak izan ditzakeen arazoak daude. Esaterako, komunikatzeko hain interesgarriak diren sare sozialek, hainbat pribatutasun arazo eman ahal dituzte hauen erabilera ezegokia egiten bada. Hau da, ongi pentsatu behar dugu zein informazio igo nahi den eta zein ez. Hori gutxi balitz, alde batetik, informazioa sarean gordez gero beti eskura izango dugula badakigu, baina bestalde, informazio oso garrantzitsua bada, ez da oso  gomendagarria interneten gordetzea, izan ere, hackeatua izan ez gero, zure informazioa edonork lortu dezake.
Gainera, irakasleak beharrezkoa izango du arazo hauez ikasle eta gurasoei jakinaraztea. Ikasleek benetan zeren aurrean dauden ikus dezaten eta gurasoek etxean ere haurrei behar dituzten azalpenak eman ahal izateko.


5.- ARAZOAK EBAZTEA:


Amaitzeko, arazoak ebazterako orduan irakasle baten oinarri bat izan behar duela uste dut. Hau da, nahiz eta ez izan informatiko bat, irtenbidea bilatzen saiatu beharko da.


Resultado de imagen de problemaEsaterako, gelan azalpen bat eman behar badu eta proiektorea ez bada pizten, horri irtenbidea nola eman pentsatu beharko du. Adibidez, kable guztiak ea beraien lekuan ongi dauden begiratuz, proiektorea pizteko mandoak funtzionatu ezean, proiektorea berak duen botoitik ea pizten den begiratuz, eta abar.


Honekin esan nahi dudana da, nahiz eta irakasleak irakasle izan, beti izan beharko dutela IKT-en inguruko oinarri bat. Izan ere, geroz eta gehiago erabiltzen dira ikasgeletan eta baita hauetatik kanpo ere, eta gure gizartea aldatzen bada, gure hezkuntza ere gizartearekin batera aldatu beharko da. Beraz, irakasleek aldaketa hori bermatzeko, hainbat jakintza berri lortu beharko dituzte Informazio eta Komunikazio Teknologien inguruan.

IRAKASLEAREN PRESTAKUNTZA TEKNOLOGIAREN GARRANTZIA

Kaixo.
Klasean, “zer prestakuntza teknologiko behar du irakasleak?” galderaren erantzuna bilatzen egon gara hainbat egunetan. Informazio-iturri ezberdinak erabiliz eta elkarrekin eztabaidatuz, hitz klabe batzuk idatzi genituen arbel digitalean. Eta hitz horiek abiapuntu bezala hartuz, aurretik aipatutako galdera horri erantzuna eman diot.

“Zer prestakuntza teknologiko behar du irakasleak?”

Resultado de imagen de macbook tumblrGaur egun,  irakasle batek bere profesioaren prestakuntza osoa izateko, materia pedagogikoaz gain, teknologiaren erabilerari dagokion prestakuntza ere izan behar du. Izan ere, ikastetxeetan irakasuntza-prozesua aurrera eramateko hardware ugari erabiltzen dira; hala nola, ordenagailua, proiektora, bideo eta argazki kamerak, etab. Horrekin batera, software-ak ere erabiltzen dira: hardwarea abiarazteko balio dituen programak. Programa horiek, edukiak sortzeko, bilatzeko, kudeatzeko eta elkarbanatzeko  erabiltzen dira. Beraz, irakasleak zein programa diren egokiak (fidagarriak) eta zeintzuk ez jakin behar ditu; izan ere, badaude orrialde batzuk non edonork informazioa gehitu ditzakeen, eta beraz, hauek ez dira %100 ean fidagarriak izaten.

Horrez gain, orrialde batzuetan erabiltzaile bezala erregistratzeko, datuak eskatzen dira eta kontu handia eduki behar da informazioa interneten jartzeko orduan; izan ere, birusak edo beste hainbat arazo  ekarri ditzake interneten segurtasun (hiritartasun digital) gabe ibiltzeak.

Azkenik,  irakasleak arazo teknikoak dituenean, horiek detektatzen eta konponbidea bilatzen jakin behar du. Esate baterako, natur-zientziarako interneten dagoen dokumental bat prestatu badu, baina internet konexiorik ez badago, beste aukera bat pentsatuta ekarri behar du: dokumental hori usb batean deskargatuta ekartzea, adibidez.

2017(e)ko urriaren 3(a), asteartea

NIRE PLEA ETA AMIA
















AMIA



Kaixo.

Hurrengo taula hau nire AMIA edo DAFO analisia da. Nire PLEa erabiliz egin dut, beraz, hemen jarriko dizuet PLEaren argazkitxoa.



PLE-AMIA/DAFO


PLE-AMIA/DAFO

Hona hemen picktochart-ekin egindako nire PLE-a


Nire PLE-an aurkitu ditudan indargune, ahulezi, mehatxu eta aukerak utzi ditut jarraian



AMIA/DAFO



AMIA/DAFO
Nire PLE-aren aurkitu diutan indargune, ahulezi eta mehatxu eta aukerak uzten ditut jarraian.








AMIA/DAFO

AMIA / DAFO

Nire PLEa:




Nire PLEa egin ondoren, PLE hori oinarri izanda AMIA bat sortu dut eta honako datu hauek atera ditut:

WEB 2.0 ERABILTZEKO BEHARREZKO TREBETASUNAK ETA KONPETENTZIAK

https://docs.google.com/document/d/1uABC2WRox0TXie5vgqlKF5tY89uQcrIWcDrPTqG4t4s/edit