Gorputz hezkuntzak komunikazio-harreman ugari lantzen ditu ikuspegi ludiko batetik. Gainera, bizipenetan oinarritzen da eta testuinguru eta egoera askotaritakoak aurki ditzakegu.
Buukatzeko,Jolasteko, kirolean aritzeko eta adierazpen dramatiko eta korporalak lantzeko, ezinbestekoa da gorputza jokabide motor baten arabera mugitzea, eta ikasleak, jarduera horiek egiten dituenean, zer emozio bizi dituen identifikatu eta ulertu behar du, eta hitzezko eta hitzik gabeko baliabideez komunikatu behar ditu. Ikasleak, era berean, komunikazioak lantzean eta besteri entzutean, gainerako pertsonen emozioak hauteman behar ditu. Alde horretatik, pertsonekiko harreman emozionalak ezarri behar ditu, egoerak beste ikuspuntu batetik hautemateko eta gatazketan erabakiak hartzen lagunduko duten helburu komunak garatzeko.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina