2017(e)ko urriaren 8(a), igandea

IRAKASLEAREN PRESTAKUNTZA TEKNOLOGIAREN GARRANTZIA

Kaixo.
Klasean, “zer prestakuntza teknologiko behar du irakasleak?” galderaren erantzuna bilatzen egon gara hainbat egunetan. Informazio-iturri ezberdinak erabiliz eta elkarrekin eztabaidatuz, hitz klabe batzuk idatzi genituen arbel digitalean. Eta hitz horiek abiapuntu bezala hartuz, aurretik aipatutako galdera horri erantzuna eman diot.

“Zer prestakuntza teknologiko behar du irakasleak?”

Resultado de imagen de macbook tumblrGaur egun,  irakasle batek bere profesioaren prestakuntza osoa izateko, materia pedagogikoaz gain, teknologiaren erabilerari dagokion prestakuntza ere izan behar du. Izan ere, ikastetxeetan irakasuntza-prozesua aurrera eramateko hardware ugari erabiltzen dira; hala nola, ordenagailua, proiektora, bideo eta argazki kamerak, etab. Horrekin batera, software-ak ere erabiltzen dira: hardwarea abiarazteko balio dituen programak. Programa horiek, edukiak sortzeko, bilatzeko, kudeatzeko eta elkarbanatzeko  erabiltzen dira. Beraz, irakasleak zein programa diren egokiak (fidagarriak) eta zeintzuk ez jakin behar ditu; izan ere, badaude orrialde batzuk non edonork informazioa gehitu ditzakeen, eta beraz, hauek ez dira %100 ean fidagarriak izaten.

Horrez gain, orrialde batzuetan erabiltzaile bezala erregistratzeko, datuak eskatzen dira eta kontu handia eduki behar da informazioa interneten jartzeko orduan; izan ere, birusak edo beste hainbat arazo  ekarri ditzake interneten segurtasun (hiritartasun digital) gabe ibiltzeak.

Azkenik,  irakasleak arazo teknikoak dituenean, horiek detektatzen eta konponbidea bilatzen jakin behar du. Esate baterako, natur-zientziarako interneten dagoen dokumental bat prestatu badu, baina internet konexiorik ez badago, beste aukera bat pentsatuta ekarri behar du: dokumental hori usb batean deskargatuta ekartzea, adibidez.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

WEB 2.0 ERABILTZEKO BEHARREZKO TREBETASUNAK ETA KONPETENTZIAK

https://docs.google.com/document/d/1uABC2WRox0TXie5vgqlKF5tY89uQcrIWcDrPTqG4t4s/edit