2017(e)ko urriaren 8(a), igandea

IRAKASLEEN PRESTAKUNTZAREN LABURPENA

Irakasleek, beraien lana modu egoki batean egiteko, hainbat konpetentzia digital behar dituzte.  Klasean ikasi dugun bezala, 5 konpetentzia dira beharrezkoak eta oraintxe azalduko dizkizuet modu erraz batean zuek uler ditzazuen. Espero dut lagungarria izatea!!!

Lehenengo konpetentzia informazioarekin lotua dago. Oso garrantzitsua da irakasle batek informazio egokia eta fidagarria aukeratzen jakitea. Izan ere, gaur egun, "infoxikazio" asko aurkitzen dugu interneten, hau da, jende askok manipulatu dezake sareko informazioa, eta horregatik, askotan ezin dugu jakin informazioa fidagarria den edo ez. Bestalde, informazio asko aurki daiteke, baina dena ez dago guk behar dugun hizkuntzan. Beraz, irakasle batek jakin behar ditu hainbat baliabide erabiltzen beharrezko hizkuntzara itzultzeko. Hori gutxi balitz, askotan informazioa manipulatzen jakin behar da, hots, haurren adina eta beraien ulermen maila kontuan izan behar dugu informazio bat tranmititzerako garaian eta askotan moldatu behar dugu hauek uler dezaten. Beraz, oso garrantzutsua da irakasleak beharrezko baliabideak erabiltzea besteei informazio egokia transmititzeko.

Bigarrengo konpetentziari dagokionez, komunikazioarena da. Irakasle bat uneoro bere ingurukoekin kontaktuan egon behar da; bai bere lankideekin, ikasleekin eta ikasle horien familiekin. Goraxeago esan bezala, irakasleek etengabeko komunikazioa izan behar dute beraien ikasleekin eta beraiek ulertzeko moduko baliabideak erabili behar dituzte, irakaslearen informazioa erraz uler dezaten. Bestalde, gurasoak oso garrantzitsuak dira eta beraiekin komunikatuta egon behar dira; aurrez-aurreko elkarrizketak izanez, oharren bidez, gmailaren bidez, etab.

Edukiak sortzea izango litzateke hirugarren konpetentzia. Bertan, irakasleak transmititu nahi duen informazioa nola emango duen adieraztea izango da. Horretarako, beharrezkoa izango da berarentzat erabiliko dituen baliabideak ondo ezagutzea eta etekina ateratzea. Horrela, aurkezpenak egiteko programak, kalkuluak egitekoak, etab. aurrera eraman ahal izango ditu.

Laugarren konpetentzia segurtasuna da. Beharrezkoa da segurtasun neurriak hartzea, izan ere, informazio asko dago Interneten eta denak ez dira egokiak. Honekin, gure ordenagailuan edo beste edozein gailuetan birusak sartu daitezte. Beraz, beharrezkoa da erabiliko ditugun hardwar-eri antibirus programak jartzea.  Bestalde, gazteen artean, bereziki, oso beharrezkoak dira sare sozialak eta bertako pribatasuna haur askok ez dute ezagutzen eta ez dute argi izaten zer informazio jarri behar duten eta zein ez. Beraz, irakaslearen lana, guraso eta ikasleei jakinaraztea izango da zein informazio izan daitekeen egokia jartzea. Azkenik, interneten jartzen den informazioa gorde egiten da eta honek ondorio onak eta txarrak izan ditzazke. Beraz, kontuan izan interneten jartzen den informazio pertsonala, agian, etorkizunean eragina izan dezakeelako.

Bukatzeko, azken konpetentzia arazoak ebaztea da. Irakasle bat oso eguneratua egon behar da, nahiz eta bera irakaslea izan, egunerokotasuneko arazoei aurre egiteko gai izan behar da. Esaterako, ikasgelan edozer gerta daiteke, ordenagailuak ez funtzionatzea edota beste zerbait. Beraz, gai izan behar da irtenbideak ateratzeko eta bere saioarekin aurrera jarraitzeko. Hori baita irakasle on bat izatea, arazoei aurre egiteko gai izatea!

Beraz, kontuan izan behar ditu bost konpetentzia hauek eta IKTak oso garrantzitsuak bilakatzen ari dira hezkuntza mailan. Honekin ez dut esan nahi informatikari on bat izan behar duenik irakasleak, baina bai, arazoei aurre egiteko neurriko maila bat izatea egokia izango litzateke.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

WEB 2.0 ERABILTZEKO BEHARREZKO TREBETASUNAK ETA KONPETENTZIAK

https://docs.google.com/document/d/1uABC2WRox0TXie5vgqlKF5tY89uQcrIWcDrPTqG4t4s/edit