Kaixo!! Klasean landu dugun moduan, denok badakigu irakasleek hainbat konpetentzia digital behar dituztela. Hori dela eta, blogeko sarrera hau egitea bururatu zait, bertan, konpetentziak bost ataletan banatuta azaltzen ditut. Lagungarria egingo zaizuela espero dut!!!
1.- INFORMAZIOA:

Gainera, bilatu nahi den informazioa ez bada nahi den hizkuntzan bilatzen eta beste batean bai, garrantzitsua da jakitea, hainbat tresna daudela hizkuntza batetik bestera aldatzeko: traduktoreak, hiztegiak, eta abar.
2.- KOMUNIKAZIOA:
Irakasleen komunikazioari dagokionez, hiru aspektu ezberdintzen ditugu: batetik, irakasleen artean dutena, bestetik ikasleekin dutena eta amaitzeko gurasoekin dutena.

Ikasleekin hitz egiterako orduan, esan dezakegu lortu duten informazioa kudeatu eta eraldatu beharko dute ikasleek ulert dezaten; hau da, nahiz eta oso informazio interesgarria topatu, haurrek ulertzeko modura aldatu beharko dute.
Guraso eta gainontzeko irakasleekin hitz egiterako orduan, irakasleek, hainbat modu ezberdin dituzte; esaterako, gmail-a, Blog bat, whatsapp-a, sare sozialak, eta abar. Honekin esan nahi dudana da, beti egongo dela modu bat guraso eta gainontzeko irakasleekin kontaktua izateko eta interesatzen edo kezkatzen zaizkien gaiez hitz egiteko.
3.- EDUKIA SORTZEA:
Hau da, ikasleei, irakasleei edo gurasoei informazio bat ematerako orduan erabiliko diren baliabideak izango dira lagungarri prozesu hau aurrera eramateko. Esaterako, aurkezpenak egiteko hainbat programa (prezi, power point, CmapTools, OfficeTimeline, eta abar), kalkulu orriak (excel), bideo bat (youtube), eta abar.
Prozesu hau aurrera eramatean, garrantzitsua izango da irakasleak programa guztien erabilera eta aukerak zeintzuk diren jakitea eta software hauei probetxurik handiena ateratzea izango da helburua.
4.- SEGURTASUNA:
IKT bat erabiltzean, oso garrantzitsua da zein arriskurekin topo egin dezakegun jakitea.
Batetik, softwar-ari kalte egin diezaieken birus informatikoekin topatu ahal izango gara. Hau ekiditzeko, beharrezkoa izango da gure ordenagailu edo hardwar-ari antibirus programa bat jartzea. Horrela mota hauetako arriskuez jakinarazten digu.

Gainera, irakasleak beharrezkoa izango du arazo hauez ikasle eta gurasoei jakinaraztea. Ikasleek benetan zeren aurrean dauden ikus dezaten eta gurasoek etxean ere haurrei behar dituzten azalpenak eman ahal izateko.
5.- ARAZOAK EBAZTEA:
Amaitzeko, arazoak ebazterako orduan irakasle baten oinarri bat izan behar duela uste dut. Hau da, nahiz eta ez izan informatiko bat, irtenbidea bilatzen saiatu beharko da.

Honekin esan nahi dudana da, nahiz eta irakasleak irakasle izan, beti izan beharko dutela IKT-en inguruko oinarri bat. Izan ere, geroz eta gehiago erabiltzen dira ikasgeletan eta baita hauetatik kanpo ere, eta gure gizartea aldatzen bada, gure hezkuntza ere gizartearekin batera aldatu beharko da. Beraz, irakasleek aldaketa hori bermatzeko, hainbat jakintza berri lortu beharko dituzte Informazio eta Komunikazio Teknologien inguruan.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina